Arratdalde on!

Iada badaukagu irabazlearen izena!! ANE!! ZORIONAAAAAK!!! Zure iruzkinean ez zitzaizula ezer tokatzen komentatzen zenuen eta begira, zortea zure alde egon da oraingo honetan!!

Iruzkin bakoitzari zenbaki bat eman diogu, idatzita zenutenen arabera eta behean ikus ahal izango duzuen bezala tokatu dena 10a izan da!

Esan beherra dago, lehenengo aldia izateko agian despistatu xamartuta ibili garela denok (gu barne!) Izan ere facebookean 10 pertsona zeuden apuntatuta, blogeko “me gusta”n 28 inguru eta iruzkinetan 13. Agian gaizki azaldu genuen egin beharrekoa baina hemen jartzen diren “atsegin dut” guztiak ikusi ezin ditugunez ezin genuen besterik egin…, halere denetik ikasten da eta aurrerantzean hobeto egitea espero dugu.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartzera animatu zareten guztioi, oraingoan ezin izan bada ere nork daki, datorren bat egon liteke!
Bitartean Ane gure irabazleak argazkiak partekatzeko baimena eman badigu inbiria pixkat ematen saiatuko gara. :)