Atzera begira jarrita, oroitzapen, ilusio eta batez ere desafioz jositako urtea ikusten dut. Ez da erraza proiektu berri bati hasiera ematea, egunero-egunero %100ean egon, ahalik eta gauza gehienei baiezkoa emanez denekin asmatzea. Profesionalki badakit gauza asko hobetu behar ditudala, oraindik asko baitaukat ikasteko, izugarri! baina gauza pertsonalak ezin ditut alde batera utzi, izan ere aspektu honetan gauza asko sakrifikatu ditudala iruditzen zait. Agian sakrifizio hitza gogorregia da, baina horrelaxe sentitzen dut gehienetan. Lanak denbora asko kentzen dit, batez ere bakarrik egin behar ditudan gauzak direnean eta lagunekin egoteko une preziatu hori askotan bota izan dut faltan, gehiegitan aukeran. Badakit, agian ez dutela nire egoera ulertuko baina eskerrak eman nahi dizkiet behar izan ditudan guztietan hor daudelako eta egongo direlako.
Nire blog eta sare sozialen bidez jarraitzen nauzuen guztioi ere eskerrik asko! Zuen bizitzako une horiek nirekin konpartitu eta berauek argazki bidez islatzeko hautatu nauzuenoi. Mezu bidez zoriondu eta animatzen didazuenoi, lanbide honen bidez ezagutu dudan jende on eta jator horiei, den denei mila esker bihotz-bihotzez!
Eta zer esanik ez etxekoei, beti, beti, beti eskua luzatzeko prest daudelako, gehienetan behar bezala eskertzen ez badut ere, niregatik egiten ari diren guztia baloratzen dudalako.
Zuei guztioi eskerrik asko! 2011 zoragarri bat izan duzuelakoan agurtzen natzaizue 2012ra arte! Urte honi ere hasiera ona eman eta berriz ere hor ikusi eta sentituko zaituztedalakoan, nire desiorik ederrenak zuentzat!

…………………………………………………………………………….

Miro hacia atrás y veo un año lleno de recuerdos, ilusión y sobre todo, retos. No es fácil empezar con un proyecto nuevo, estando siempre al 100%, decir que sí a casi todo y acertar con todo el mundo. Sé que profesionalmente tengo que mejorar en muchísimos aspectos porque además tengo barbaridad de cosas para aprender, pero aunque el trabajo me exige demasiado no puedo dejar mis asuntos personales a un lado. Y creo que he sacrificado mucho en este aspecto, demasiado acaso. Puede que  la palabra sacrificio suene bastante fuerte pero, es lo que he sentido la mayoría de las veces. He echado en falta tener tiempo para estar con mis amigas, aunque solo fuese para estar media horita… Sé que seguramente no entiendan mi situación  pero les quería agradecer por estar apoyandome siempre.

A los seguidores del blog y redes sociales también, ¡gracias! A los que habéis confiado en mí y en mi  trabajo. A los que me habéis felicitado y animado mediante mensajes, a todas aquellas buenísimas personas que he conocido mediante este trabajo, de todo corazón, ¡muchísimas gracias!

Y que decir, del apoyo incondicional que me da siempre mi familia, por tender siempre una mano cuando lo necesito y cuando no, también. Y aunque la mayoría de las veces no les agradezca, valoro todo lo que están haciendo por mí. 

A todos vosotros, ¡gracias! Me despido pensando que habéis tenido un magnífico 2011 y hasta el año que viene! ¡Os espero!